Aristotelesen biologia

Aristotelesen Historia animaliumen XII. mendeko kopia bat.

Aristotelesen biologia datu bilketan eta behaketa-sistematikoan, zoologikoetan gehien bat, oinarrituriko biologiaren teoria bat da, zientziaren inguruko Aristotelesen liburuetan azaltzen dena. Bere behaketa gehienak Lesbos irlan pasatako denboran burutu zituen, baita  itsas-biologiari buruzko deskripzioak ere. Bere teoria formaren kontzeptuan oinarritzen da, Platonen ideien teoriarengandik urrunduaz.

Teoriak bost prozesu biologiko nagusi deskribatzen ditu; metabolismoa, tenperaturaren erregulazioa, informazioaren prozesamendua, enbriogenesi-a eta herentzia. Bakoitzaren definizioak detaileren bat utzi du, biologo modernoek bertatik modelo matematiko batzuk sortzea ahalbidetuz. Aristotelesen metodoak ere antzekotasunak ditu biologo modernoek erabilitako zientzia-estiloarekin, area berri bat esploratu, datu-bilketa egin, patroi berri batzuk aurkitu, eta horietatik abiatuz azalpen posibleak ematen ahalegintzen baita. Ez zuen esperimenturik burutu, zentzu modernoan, baina animalia ezberdinen behaketak burutu zituen, baita disekzio batzuk ere. Berak 500 hegazti, ugaztun eta arrai ezberdin izendatzen ditu, baita dozenaka intsektu eta ornogabe ere. Ehun animalia baina gehiagoren anatomia ere deskribatzen ditu.

Biologiari buruzko Aristotelesen idatziak, zientziaren historian lehenak, liburu ezberdinetan banatuak daude, biziraun duten bere lanen laurden bat izanik gutxi gorabehera. Biologiaren inguruko testu nagusiak Animalien historia, Animalien generazioa, Animalien mugimendua, Animalien aurrerabidea, Animalien atalak eta Arimaren inguruan izan ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search